miércoles, 19 de mayo de 2010

Publizitatea: entretenimendua edo salmenta tresna?

1. Zeintzuk dira asetze publizitarioaren ondorioak hartzailearengan publizitate eraginkortasunari dagokionez?
Aurreko artikulua irakurri aurretik, uste nuen jendearen gehiengoa asebetetzen zela hainbat iragarki askotan ikusi ondoren. Eta horrek iragarki horrekiko jarrera ezkorra bultzatzen zuela. Baina, orain, artikulua irakurri ondoren harritu egin nau jendearen %90ak baina gehiagok saturazioa handia dagoela esan eta horrek ez diela molestatzen irakurri dudanean. Nik uste nuen ni bezala jende gehiago egongo zela horrek molestatzen ziona eta ez ginela %10a izango.

2. Zergatik ez da betetzen eduki publizitarioak mugatzen duen legeria? Nork ateratzen ditu etekinak egoera horretatik?
Arrazoi sinplea du horrek, telebista kateek etekin gehiago ateratzen dute publizitate muga horiek pasa eta iragarkiak jarriz, ondoren lege haustearengatik ordaindu behar duten isuna ordainduta ere. Hau da, Legeak haustearen ondorioz ordaindu behar dituzten isunak oso txikiak dira publizitateak ematen dituen etekinekin konparatuta.

Ikusten dugun bezala, egoera horren ondorioz telebistak irteten dira garaile, isuna ordainduta ere dirua irabazten segitzen dutela. Nire iritziz isunak askoz ere handiagoak izan beharko lukete, pasatu den minutu horietan atera duten etekinen bikoitza gutxienez.

3. Iragarki “nabarmenak” egiteko ahalegina egiten denean ze nolako eragina du horrek mezuarengan?
Nire iritziz iragarki nabarmenak egiteko ahalegin horrek bi eragin izan dituela uste dut. Alde batetik, iragarkia ezaguna eta jende aurrean atsegina izatea baliatu du, horren adibide ditugu Mixtaren iragarkiak. Oso ezagunak egin izan dira eta jende ugarik ezagutzen ditu. Bestalde berriz, nabarmentasun horrek mezua edo produktua bera bigarren plano batean utzi duela esan dezakegu, hau da, jendeak iragarkia ezagutzen du eta gustuko edo dibertigarria egiten zaio, baina, ez da produktuaz gogoratzen edo ez daki zein mezu ematen duen iragarkiak.

Nik uste dut jendearengan iristeko oso egokiak direla iragarki nabarmen horiek, baina, nabarmentasun hori mezu jakin batekin lotuta azaltzea ezinbestekoa iruditzen zait. Iragarkia ezagutu bai, baina, gure produktuarekin lotzen ez bada ez delako oso eraginkorra izango eta ez dugulako nahi genuen emaitza lortuko.

4. Publizitateak gehiago entretenitu baino gutxiago saltzen omen du. Ez du ideia honek zalantzan jartzen publizitate jardunean sormenari ematen zaion garrantzia?
Aurreko galderan aipatu dudana berrezten du honek. Iragarki askok nabarmentasunaren muga hori pasatzen dute eta saltzerako orduan ez dute arrakasta handiegiri izaten ez bai dute mezu bat azaltzen. Nik uste egokiena, oreka puntu bat aurkitzea dela, non sormen lana eta eman nahi diren mezuak eta marka ongi agertzen direlarik. Jakineko bai da azken finean iragarleen helburu nagusia saltzea dela eta publizitatean eginiko inbertsioak ahalik eta etekin handienak ekartzea gerora.

No hay comentarios:

Publicar un comentario