miércoles, 19 de mayo de 2010

Iragarkien elementuak aztertuz

Klasean 10 spot aztertu ditugu, bakoitza elementu desberdinetan deskonposatu ostean. Argumentuen natura, umorearen erabilera, musika, ospetsuen erabilera, ahotsak… Bete duzun taulari begira, eta jakinda 10 spot ez dela lagin handia, iragarri daiteke joera nagusirik gaur egungo iragargintzan? Bat egiten al du joera horrek klasean azaldutakoarekin? Zerbaitek deitu du zure atentzioa?

Aztertu ditugun spotak honako hauek izan dira:

1. Toyota“Surfer” .

2. Iberostar “Antonio Banderas”

3. F.C Barcelona “Nos dejamos la piel”

4. Mahou “Paraiso”

5. Leche Celta “Celtunis”

6. EITB “Estas en casa”

7. El Corte Ingles “lavadora”

8. 11888 “Paco Leon”

9. Emilio Tucci

10. Guggenheim

Ikusi ditugun iragarkietako bat ikusgai:



Iragarki hauek ikusi ondoren, bertan agertzen diren elementuak aztertu ditugu, azterketa horren ondorioz atera ditugun ondorioak honakoak dira.

Iragarkiak emozionalak edo arrazionalak diren begiratu dugunean argi gailendu da emozionaltasuna, hau da, aztertu ditugun hamar spotetatik bakarra zen guztiz arrazionala 11888 “Paco Leon”, El Corte Ingles “lavadora” spota berriz arrazionala eta emozionala da eta beste guztiei dagokionez, denak emozionalak dira.

Bestalde, umorearen erabilera ere azpimarragarria dela esan dezakegu, ikusi ditugun hamar iragarkietatik zazpitan erabili bai dute umorea.garbi dago, gaur egun umorea erabiltzeko joera dagoela iragarkietan eta jendea erakartzeko baliabide egokia dela ikus dezakegu. Adibide bat jartzearren, zeinek ez ditu ezagutzen Mixtaren iragarkiak?

Musikari dagokionez, ikus daiteke iragarki guztietan erabili dutela, azken finean iragarkia hobetzen eta entretenigarriagoa egiten laguntzen du, horrez gain, kantu jakin baten ondorioz iragarki bat edo produktua bera gustatzea ere ez da gauza arraroa.

Amaitzeko, iragarkietan erabiltzen den ahotsari dagokionez, argi eta garbi ikusten da gizonezkoarena gailentzen dela, zortzi iragarkitan erabiltzen da ahotsa eta horietatik seietan gizonezkoarena da. Emakumearen ahotsari dagokionez, Guggenheim eta Leche Celta “Celtunis” bakarrik erabiltzen da. Hau ikusirik esan dezakegu klasean aipatutakoarekin bat datorrela, hau da, gizonezkoen ahotsa gehiago erabiltzen dela iragrkietan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario