miércoles, 26 de mayo de 2010

Publizitatearen mugak


Klasean publizitatearen efektu “kolateralez” aritu gara. Hain zuzen efektu sozial extra-publizitario hauek direla eta, publizitatearen gaineko kontrola zorrotza da, batez ere Europari dagokionez. Irakurri ezazu Los límites de la publicidad artikulua eta erantzun hurrengo galderei, klasean komentatutakoa kontuan izanda.

Zergatik da kaltegarria iragarki bati egindako salaketa, salaketa horrek funtsik ez duenean ere?

Esan dezakegu, bi arrazoi nagusirengatik dela kaltegarria salaketa bat jartzea iragarki bati. Alde batetik marka irudiari egiten dio kalte eta bestela berriz alde ekonomikoari.
Marka irudiari dagokionez, funtseko salaketa izan edo ez begirada guztien erdian jartzen du iragarkia edo iragarlea. Horrek marka irudiari kaltea egiten dio, jendeak markaren inguruko pentsamoldea eta ikuspegia aldatzen baitu. Horrekin batera izen ona zikintzen du horrelako salaketa batek eta jendeak epaia baina lehen, ohiko modura, bere sententzia ematen du hasiera hasieratik eta ondoren zaila da lehenagotik egindako kaltea konpontzea.

Alde ekonomikoari begiratuz gero, iragarleak iragarkia eten berra izan badu salaketaren ondorioz, dirua galtzen ari dela esan behar dugu. Horrez gain, jendearen ikuspegia aldatu bada normala izango litzateke salmentetan ere behera egitea.

Publizitatean murrizten dena, beste edukietan onartuta dago, sexua eta biolentzia kasu. Zer dela eta diskriminazio hau? Orokorrean, zergatik da legea zorrotzago publizitatearekin?

Puntu interesgarria iruditzen zait honakoa, egia esan orain arte ez nuen honen inguruan hausnartu, baina, soka asko eman dezaken eztabaida dela iruditzen zait.

Gai honen inguruan bi gauza nabarmendu daitezkeela uste dut, nahiz eta biek azken finean helburu berdina eduki, hau da, ahalik eta etekin gehien lortzea, egiten duten bidea ezberdina da. Jendaurrean modu ezberdinean ikusten ditugu publizitatea eta filmak. Lehena salmenta tresna bat da eta bigarrena berriz entretenitzeko egindako zerbait. Publizitatean ezin da erabili sexua edo biolentzia etekinak lortzeko, baina, aldiz filmetan bai. Filmek gai horiek erabiltzen dituzte badakitelako hainbat pertsonek hori gogoko dutela eta horrekin asko salduko dutela, hori azken finean ez al da publizitatean erabiltzea bezala?

Nik uste dut publizitatean zorrotzagoa dela salmenta bide bat bezala ikusten dugula eta filmak aldiz entretenimendu modu bat bezala, nahiz eta nire iritziz amaieran biek helburu bera duten, hau da, etekin handienak ateratzea.


Egileak dioenez, iragartzea debekatuta dagoen hori saldu daiteke. Nola ulertzen duzu paradoxa hau?

Puntu honetako adibiderik garbiena nire iritziz tabakoarena eta alkohol dun hainbat edariren kasua da. Publizitatea egitea debekatua egon harren saltzen da, eta asko gainera. Horren atzean gauza gehienen atzean bezalaxe dirua dagoela uste dut nik, produktu hauek inpuesto handiak dituzte eta horiekin diru asko egiten dute gobernuak, azken finean beraiei ere ez zaie komeni debekatzea salmenta.

Zeintzuk dira auto-erregulazioaren abantailak iragarleentzat?

Abantaila bat baina gehiago ditu auto-erregulazioak iragarleentzat. Hainbat kode betetzen dituzte eta horrek “Publizitatearen Lege Orokorrean” dauden legeak ez hausten laguntzen die. Nolabait esateko kanpaina babesteko modu bat da, kanpaina kaleratu aurretik badakitelako gauzak legearen barruan dituztela.

Publizitatearen profesionala (izango) zarenez gero, non kokatzen duzu zeure burua? Protekzionismo osoaren muturrean (publizitate guztia estatuak erregulatuta) edo askatasun osoaren muturrean? Aldatuko zenuke iritziz hiritar sinplearen ikuspuntuan jarrita

Nire iritziz publizitateak librea izan behar du, beti ere pertsonen eta bizidunen oinarrizko eskubideak errespetatzen diren bitartean eta iruzurrik egiten ez den bitartean. Nik uste oso ondo jarrita daudela eskubide horiek eta horiek urratzen ez badira ez dut uste zertan gehiago erregulatu behar denik publizitatea.

Agian erregulatu beharko litzatekeen puntu bakarra, aurren inguruan egiten den publizitatea izan beharko luke. Jakinekoa baita haurrak askoz ere abandonatuago daudela publizitatearen mundu ilun honetan.

Amaitzeko, ez dut uste hiritar sinplea izateagatik nire iritzia aldatuko nuenik, ez baitut uste denak badio duela publizitatean eta horrez gain haurrak babestuko nituelako. Nik uste gutxieneko erregulazio horiek errespetatuta ere nahiko modu daudela publizitate on eta eraginkorra egiteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario