jueves, 4 de marzo de 2010

Sare sozialen eraginkortasuna


1. zatia: gogoeta

Sare sozialen erabiltzaile zarela jakintzat emanda, gogoeta eskatzen dizut. Marketing ekintza baten parte sentitu izan zara honelako tresna baten bitartez? Hala bada, zein? Ez bada hala, zergatik? Zuk uko egin duzulako edo inoiz aukera hori suertatu ez zaizulako? Burger King-en kasuan bezala, horrelako ekintzen hazkundea aurreikusi daiteke? Edo moda kontua da eta ez da urrunera ailegatuko? Non ikusten duzu sare sozialen abantailarik handiena marketing ikuspuntutik? Eta mugarik argiena?

Sare sozialen erabiltzailea izan da, gogoeta hau egin arte ez naizela marketin ekintza bateko partaide sentitu esan behar dut, hala ere, orain honi buruz pentsatzen jarrita, esan dezaket marketin ekintzaren parte izan naizela. Behin baina gehiagotan iritsi zaizkit hainbat marka eta produktuen iragarkiak edo hauen inguruko informzioa.

Nik uste dut, gorantz doan marketin ekintza dela sare sozialen ingurukoa eta oraindik ere gora egingo duela. Publizitate munduan esparru berria da sare sozialen mundua eta orokorrean hartuta internet bera ere esparru berria da. Hori horrela izanik, urte batzuen buruan gauza berri asko eta marketin ekintza ezberdinak agertuko direla uste dut.

Zabalkuntza berri honen arrazoi nagusia, ematen dituen abantailak direla uste dut nik, lehenik eta behin dohaineko publizitatea dela esan beharra dago eta dirurik ez baduzu gastatzen horretan, ematen dituen etekinak txikiak izan harren , denak irabaziak dira. Bigarrenik, jende askorengana iristeko aukera ematen dizu denbora gutxian eta nahi izanez gero, publizitate pertsonalizatua egiteko aukera dago xede taldearen arabera.

Hala ere, esan behar da dena ez dela ona mundu honetan eta bere mugak eta desabantailak ere badituela marketin ekintza honek. Nire ustez gaur egun duen mugarik handiena jendearen mesfidantza da, hau da, jendea ez da fidatzen interneten dauden iragarkiekin eta gure pentsaera aldatu arte zaila izango da jendearen atentzia errax irabaztea. Horrez gain, jendea nazkatzeko aukera ere badago gehiegi bonbardatzen bada publizitate mota horrekin.

2. zatia: esperimentua

Sare sozialak, definizioz, munduko pertsona guztiak konekatuta egon gaitezkeen ideian oinarrituta daude. Zuk lagun bat duzu, eta lagun honek beste lagun batekin konektatzen zaitu, eta hirugarren honek laugarren batekin… bukaerarik ez duen segida batean. Hala ere, izan daiteke “lehen” lagun horren beharra gabe ere sare birtual bat osatu ahal izatea. Erabiltzaile honek egin duen moduan, Facebook-esperimentu bat proposatzera natorkizu. Profil faltsu bat sortuz astebetean zenbat “lagun” lortu ditzakezun probatu beharko duzu. Nola egin?

- Sortu profil faltsua: izena, datuak eta argazkia, zurekin zerikusirik ez dute izango. Benetako email helbide bat behar denez, email berri bat egin dezakezu ere. Profil interesgarri sortzea komeni da, noski.

- Has zaitez lagun eskaerak egiten. Hori egiteko dagoeneko ezagutzen dituzuenengana jo dezakezu (zure benetako identitatea errebelatu gabe, noski), bilatzailean jendea bilatu dezakezu, talde desberdinetako partaideei eskaerak bidali ahal dizkiezu…

- Saia zaitez 100 eskaera egiten.

- Itxaron ezazu astebete, eta datorren ostiralean, honen inguruko hausnarketa bat eskatuko dizut.

- Esperimentua bukatuta, profila borratu dezakezu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario