viernes, 12 de marzo de 2010

Eraginkortasuna saritzen


Gaurko klasean Eficacia sariei begira jarri gara. Ikastaroaren hasieran azpimarratu genuen publizitate jaialdi honen berezitasuna: ez du kreatibitatea saritzen, eraginkortasuna baizik. Eta eraginkortasun horren frogak eskatzen ditu saria ematerako orduan. 2008ko irabazle nagusiak, Caja Madrid-ek, adibidez, hurrengo frogak eskaini zituen saria eskuratzeko. 2009an Ikea suertatu zen irabazle, eta hemen azaltzen dira horren arrazoiak.

Eraginkortasun jaialdi bat bestelako kontu bat da, ordea. Agentziek beharrean, iragarleek beraiek antolatzen dituzte horrelakoak (Eficacia sarien kasuan, Asociación Española de Anunciantes delakoak). Zergatik? Zer bilatzen da? Zertarako balio du? Zein sektoreri egiten dio mesederik handiena?

Eraginkortasun sariei dagokionez, horrelako sariak antolatzearen zergatia erraza dela esan dezakegu. Iragarleari, ez zaio axola bere iragarkia originala, barregarria edo polita den, berari inporta zaiona eraginkorra izatea da. Hau da, azken finean iragarleak helburu batzuk betetzeko egiten du publizitatea eta eraginkortasunarekin hori ebaluatzen du. Hori dela eta horrelako sariak ispilu bikainak dira bakoitzaren eraginkortasuna agertzeko.

Horrelako sariek, bi onura dituela esan dezakegu, hau da, alde batetik iragarleentzat ezin hobea da beraien kanpaina zenbakitan ikusteko. Eta horrela badakite nolako arrakasta izan duen eginiko kanpainak. Eta bestalde,eraginkortasun hori lortzeko erabili diren kanpainak zein diren ere argi gelditzen da eta agentzia horiek ere irabazten atea ohi dira. Horrela jendeak eraginkorrak diren agentzia horietara jotzen duelarik.

Aurrekoa esanik, argi dago iragarleen sektorea eta agentzien sektorea direla onurarik gehien lortzen dituztenak sari hauen bitartez. Horrez gain, aipatu beharra dago iragarleen kasuan sektoreari baina gehiago iragarleari berari egiten diola mesede sari honek.

Hausnartu honen inguruan.

Eta gero…

Eficacia sarien 2009ko irabazleen zerrenda ere kontsultatu dezakezu, eta konparatu 2009ako iragarleen inbertsio ranking-arekin. Zer nolako harremana ikusten duzu publizitate inbertsio eta publizitate eraginkortasunaren artean? Kasu adierazgarriren bat?


Esan beharra dago ez dagoela horrelako harreman zuzenik iragarle potentzial eta eraginkortasun sariak irabazi dituztenen artean. Argi dago, eraginkortasuna izateko gastu bat egin behar dela eta gutxi eginez zaila izango dela eraginkorra izatea. Baina ikus dezakegu ez duela zertan publizitatean gehiena gastatu duenak eraginkorrena izan behar. Inbertsioa eta eraginkortasunaren arteko erlazioa ikusteko adibide bat aipatzearren, gehien gastatu duten 20 iragarleen artean bakar batek lortu du eraginkortasunaren urrezko saria, hain zuzen ere, Linea Directa Aseguru etxeak non inbertsioen alorrean 17. Aurkitzen den.

No hay comentarios:

Publicar un comentario