viernes, 5 de marzo de 2010

Esperimentua amaitu da

Facebook esperimentua bukatutzat emango dugu gaur. Astebetez lagunak “biltzen” ibili zara. Kontaketa egiteko momentua ailegatu da. Zenbat lagun lortu dituzu? Nola? Zuzenean, lagunen lagunen bitartez, espontaneoki zugana jo dutelako… Zer nolako aplikazioak erabili dituzu? Profila, taldeak, kausak, marketplace, argazkiak, estekak…

Esperimentuaren nondik norakoez hitz egiteko garaia da. Gure esperientzia honek zenbaiteraino jartzen ditu kolokan sare sozialen inguruko ideiak, hau da, beren indarra dagoeneko elkar ezagutzen duen jendearen arteko loturetan dagoela? Zer nolako zalantza etikoak sortzen dizkizute tresna berri hauek? Posible ikusten duzu interneteko sare sozialetan bakarrik oinarritutako marketing kanpainarik, hau da, medio nagusiagoetan (hots, telebistan) agertu gabe? Horrelakorik ezagutzen duzu?

Facebook-eko kontu berriarekin hainbat arazo izan ondoren, eta nire facebook-a dudala kontuan harturik, nire kontuko datuekin egitea erabaki dut hausnarketa.

Ez da denbora asko nire facebooka erabiltzen dudala, eta dagoeneko 202 lagun ditudala konturatu naiz esperimentu hau egiterakoan. 202 horietako batzuk lagunak direla esan behar dut, baina, gehienak ezagunak edo lagunen lagunak, bestalde, hainbat facebook lagun ditut pertsonalki ezagutzen ez ditudanak, baina, egiten dudan kirolarengatik lagun moduan ditudanak bertan.

Aplikazioei dagokionez, egia esan ez ditut asko erabiltzen. Gehienbat kanpoan dauden lagun edo familiakoei idazteko edo lagunen baten argazkiak komentatzeko. Azken finean egunero harremana ez dudan jendearekin bat egiteko baliagarria den tresna da facebook. Horrez gain, gustuko zerbaiten zale ere egin naizela esan beharra daukat.

Nik uste gehienbat elkar ezagutzen direnen artean duela eraginik handiena, baina, produktuen perfilak egitea eta hauen zale bihurtzeak nolabaiteko publizitatea egiten du. Hala ere nik uste dut horrelako publizitateak arrakasta izango duela dagoeneko produktuak arrakasta izan badu. Honekin esan nahi dudana zera da, kalean jende askok badu gustuko produktu bat eta facebookeko kide bada, ez zaiola batere kostatuko produktu honen zale egitea, eta jendeak ikusten badu “x” produktuak jarraitzaile asko dituela ba zerbaitengatik izango dela pentsatu eta berak ere probatzeko aukera gehiago dago. Alderantziz ordea, hau da arrakasta gutxiko produktu batek edo produktu berri batek zailago izango duela mundu honetan uste dut nik.

Nahiz eta gero eta indar gehiago izan interneteko munduak, ez dut uste facebooken oinarritutako publizitate kanpaina batek arrakasta handia izango lukeenik. Eta ez dut uste ikusi dudanik bertan oinarrituta dagoen publizitaterik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario