miércoles, 26 de mayo de 2010

Publizitate sexistari begira


Emakunderen baitako Begirak -Berdintasuna Garatzeko Iragarkien Aholkularitzak- honako jarraibide hauek eman ditu publizitate sexista antzemateko:

• Emakumeen aukerak eta espazioak mugatzen dituzten iragarkiak.
• Emakumeak gizonezkoen menpeko erakusten duten iragarkiak.
• Etxeko lanak emakumeen lan esklusibotzat agertzen dituzten iragarkiak.
• Etxeko lanak parodiatzen dituzten iragarkiak.
• Gorputza edo gorputzaren atalak saltzen den produktuarekin konparatzen dituzten iragarkiak inolako harremanik izan gabe.
• Adituen ahots bakarra gizon batena denean.
• Emakumeen edertasuna aitzakiarik gabe handiesten den iragarkietan.
• Bi sexuei erreferentzia egiteko genero maskulinoa bakarrik erabiltzen duten iragarkiak.

Dulux

http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048598012501/dulux.1.html

Honako iragarki hau ez zait sexista iruditu.


Carlsberg

http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048534012501/carlsberg.1.html

Puntu sexista duen iragarkia da honakoa, denbora guztian gizon ingelesari buruz ari da, berau goraipatuz eta emakumeei dagokionez ez du ezer agertzen.


Turismo La Rioja



Argi dago ez dela publizitate sexista, zerbait esatearren zozo xamarra dela esango nuke.


El Ser Creativo

http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048443012501/creativo.1.html

Ez da iragarki sexista, gizarteko jendeari erreferentzia egiteko emakumeak zein gizonak erabiltzen bai ditu.


Fiat

http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048493012501/fiat.1.html

Sexista denik ezingo nuke esan, baina kritika bat baina gehiago jaso ditzakeela iruditzen zait. Sexuaren agerpena ageri baita modu inplizitu moduan.


Anchor

http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048416012501/anchor.1.html

Ez da publizitate sexista.


Cepsa



Honako publizitate hau ez da sexista.


Honda

http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048523012501/honda.1.html

Naiz eta emakumearen irudia erabiltzen den, ez dut uste sexista denik honako iragarki hau.


Nivea

http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048362012501/nivea.1.html

Emakumearen edertasunerako produktu bat izan harren, ez dut uste sexista denik iragarki hau.


Volkswagen

http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048269012501/volkswagen.1.html

Ez da iragarki sexista, zerbait aipatzearren barregarri xamarra dela esango nuke.


Axe


Iragarki sexista bat dela argi ikusten da,bertan agertzen denez Axe desodorantea botata, naiz eta erdi gizon erdi sofa izan bi emakume ditu berekin. Emakumearen irudia infrabaloratzen du iragarki honek.


Viceroy

http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048171012501/viceroy.1.html

Ez da iragarki sexista honako hau, ez du emakumearen irudia infrabaloratzen.


Seat Leon

http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048086012501/seat-leon.1.html

Puntu sexista bat duela esango nuke, iragarkiko protagonista mutila da eta bertan ageri denez, kotxea dela eta hurbiltzen zaio emakumea. Horrek, emakumea infrabaloratzen duela esan dezakegu.


Metro de Madrid

http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048040012501/metro-madrid.1.html

Ez da publizitate sexista. Gainera oso iragarki ona iruditu zait, asko deitzen du atentzioa.


La Casera



Puntu sexista bat duela esan dezakegu, iragarkian ageri diren aditu denak gizonezkoak baitira.

Publizitatearen mugak


Klasean publizitatearen efektu “kolateralez” aritu gara. Hain zuzen efektu sozial extra-publizitario hauek direla eta, publizitatearen gaineko kontrola zorrotza da, batez ere Europari dagokionez. Irakurri ezazu Los límites de la publicidad artikulua eta erantzun hurrengo galderei, klasean komentatutakoa kontuan izanda.

Zergatik da kaltegarria iragarki bati egindako salaketa, salaketa horrek funtsik ez duenean ere?

Esan dezakegu, bi arrazoi nagusirengatik dela kaltegarria salaketa bat jartzea iragarki bati. Alde batetik marka irudiari egiten dio kalte eta bestela berriz alde ekonomikoari.
Marka irudiari dagokionez, funtseko salaketa izan edo ez begirada guztien erdian jartzen du iragarkia edo iragarlea. Horrek marka irudiari kaltea egiten dio, jendeak markaren inguruko pentsamoldea eta ikuspegia aldatzen baitu. Horrekin batera izen ona zikintzen du horrelako salaketa batek eta jendeak epaia baina lehen, ohiko modura, bere sententzia ematen du hasiera hasieratik eta ondoren zaila da lehenagotik egindako kaltea konpontzea.

Alde ekonomikoari begiratuz gero, iragarleak iragarkia eten berra izan badu salaketaren ondorioz, dirua galtzen ari dela esan behar dugu. Horrez gain, jendearen ikuspegia aldatu bada normala izango litzateke salmentetan ere behera egitea.

Publizitatean murrizten dena, beste edukietan onartuta dago, sexua eta biolentzia kasu. Zer dela eta diskriminazio hau? Orokorrean, zergatik da legea zorrotzago publizitatearekin?

Puntu interesgarria iruditzen zait honakoa, egia esan orain arte ez nuen honen inguruan hausnartu, baina, soka asko eman dezaken eztabaida dela iruditzen zait.

Gai honen inguruan bi gauza nabarmendu daitezkeela uste dut, nahiz eta biek azken finean helburu berdina eduki, hau da, ahalik eta etekin gehien lortzea, egiten duten bidea ezberdina da. Jendaurrean modu ezberdinean ikusten ditugu publizitatea eta filmak. Lehena salmenta tresna bat da eta bigarrena berriz entretenitzeko egindako zerbait. Publizitatean ezin da erabili sexua edo biolentzia etekinak lortzeko, baina, aldiz filmetan bai. Filmek gai horiek erabiltzen dituzte badakitelako hainbat pertsonek hori gogoko dutela eta horrekin asko salduko dutela, hori azken finean ez al da publizitatean erabiltzea bezala?

Nik uste dut publizitatean zorrotzagoa dela salmenta bide bat bezala ikusten dugula eta filmak aldiz entretenimendu modu bat bezala, nahiz eta nire iritziz amaieran biek helburu bera duten, hau da, etekin handienak ateratzea.


Egileak dioenez, iragartzea debekatuta dagoen hori saldu daiteke. Nola ulertzen duzu paradoxa hau?

Puntu honetako adibiderik garbiena nire iritziz tabakoarena eta alkohol dun hainbat edariren kasua da. Publizitatea egitea debekatua egon harren saltzen da, eta asko gainera. Horren atzean gauza gehienen atzean bezalaxe dirua dagoela uste dut nik, produktu hauek inpuesto handiak dituzte eta horiekin diru asko egiten dute gobernuak, azken finean beraiei ere ez zaie komeni debekatzea salmenta.

Zeintzuk dira auto-erregulazioaren abantailak iragarleentzat?

Abantaila bat baina gehiago ditu auto-erregulazioak iragarleentzat. Hainbat kode betetzen dituzte eta horrek “Publizitatearen Lege Orokorrean” dauden legeak ez hausten laguntzen die. Nolabait esateko kanpaina babesteko modu bat da, kanpaina kaleratu aurretik badakitelako gauzak legearen barruan dituztela.

Publizitatearen profesionala (izango) zarenez gero, non kokatzen duzu zeure burua? Protekzionismo osoaren muturrean (publizitate guztia estatuak erregulatuta) edo askatasun osoaren muturrean? Aldatuko zenuke iritziz hiritar sinplearen ikuspuntuan jarrita

Nire iritziz publizitateak librea izan behar du, beti ere pertsonen eta bizidunen oinarrizko eskubideak errespetatzen diren bitartean eta iruzurrik egiten ez den bitartean. Nik uste oso ondo jarrita daudela eskubide horiek eta horiek urratzen ez badira ez dut uste zertan gehiago erregulatu behar denik publizitatea.

Agian erregulatu beharko litzatekeen puntu bakarra, aurren inguruan egiten den publizitatea izan beharko luke. Jakinekoa baita haurrak askoz ere abandonatuago daudela publizitatearen mundu ilun honetan.

Amaitzeko, ez dut uste hiritar sinplea izateagatik nire iritzia aldatuko nuenik, ez baitut uste denak badio duela publizitatean eta horrez gain haurrak babestuko nituelako. Nik uste gutxieneko erregulazio horiek errespetatuta ere nahiko modu daudela publizitate on eta eraginkorra egiteko.

miércoles, 19 de mayo de 2010

Publizitatea: entretenimendua edo salmenta tresna?

1. Zeintzuk dira asetze publizitarioaren ondorioak hartzailearengan publizitate eraginkortasunari dagokionez?
Aurreko artikulua irakurri aurretik, uste nuen jendearen gehiengoa asebetetzen zela hainbat iragarki askotan ikusi ondoren. Eta horrek iragarki horrekiko jarrera ezkorra bultzatzen zuela. Baina, orain, artikulua irakurri ondoren harritu egin nau jendearen %90ak baina gehiagok saturazioa handia dagoela esan eta horrek ez diela molestatzen irakurri dudanean. Nik uste nuen ni bezala jende gehiago egongo zela horrek molestatzen ziona eta ez ginela %10a izango.

2. Zergatik ez da betetzen eduki publizitarioak mugatzen duen legeria? Nork ateratzen ditu etekinak egoera horretatik?
Arrazoi sinplea du horrek, telebista kateek etekin gehiago ateratzen dute publizitate muga horiek pasa eta iragarkiak jarriz, ondoren lege haustearengatik ordaindu behar duten isuna ordainduta ere. Hau da, Legeak haustearen ondorioz ordaindu behar dituzten isunak oso txikiak dira publizitateak ematen dituen etekinekin konparatuta.

Ikusten dugun bezala, egoera horren ondorioz telebistak irteten dira garaile, isuna ordainduta ere dirua irabazten segitzen dutela. Nire iritziz isunak askoz ere handiagoak izan beharko lukete, pasatu den minutu horietan atera duten etekinen bikoitza gutxienez.

3. Iragarki “nabarmenak” egiteko ahalegina egiten denean ze nolako eragina du horrek mezuarengan?
Nire iritziz iragarki nabarmenak egiteko ahalegin horrek bi eragin izan dituela uste dut. Alde batetik, iragarkia ezaguna eta jende aurrean atsegina izatea baliatu du, horren adibide ditugu Mixtaren iragarkiak. Oso ezagunak egin izan dira eta jende ugarik ezagutzen ditu. Bestalde berriz, nabarmentasun horrek mezua edo produktua bera bigarren plano batean utzi duela esan dezakegu, hau da, jendeak iragarkia ezagutzen du eta gustuko edo dibertigarria egiten zaio, baina, ez da produktuaz gogoratzen edo ez daki zein mezu ematen duen iragarkiak.

Nik uste dut jendearengan iristeko oso egokiak direla iragarki nabarmen horiek, baina, nabarmentasun hori mezu jakin batekin lotuta azaltzea ezinbestekoa iruditzen zait. Iragarkia ezagutu bai, baina, gure produktuarekin lotzen ez bada ez delako oso eraginkorra izango eta ez dugulako nahi genuen emaitza lortuko.

4. Publizitateak gehiago entretenitu baino gutxiago saltzen omen du. Ez du ideia honek zalantzan jartzen publizitate jardunean sormenari ematen zaion garrantzia?
Aurreko galderan aipatu dudana berrezten du honek. Iragarki askok nabarmentasunaren muga hori pasatzen dute eta saltzerako orduan ez dute arrakasta handiegiri izaten ez bai dute mezu bat azaltzen. Nik uste egokiena, oreka puntu bat aurkitzea dela, non sormen lana eta eman nahi diren mezuak eta marka ongi agertzen direlarik. Jakineko bai da azken finean iragarleen helburu nagusia saltzea dela eta publizitatean eginiko inbertsioak ahalik eta etekin handienak ekartzea gerora.

Iragarkien elementuak aztertuz

Klasean 10 spot aztertu ditugu, bakoitza elementu desberdinetan deskonposatu ostean. Argumentuen natura, umorearen erabilera, musika, ospetsuen erabilera, ahotsak… Bete duzun taulari begira, eta jakinda 10 spot ez dela lagin handia, iragarri daiteke joera nagusirik gaur egungo iragargintzan? Bat egiten al du joera horrek klasean azaldutakoarekin? Zerbaitek deitu du zure atentzioa?

Aztertu ditugun spotak honako hauek izan dira:

1. Toyota“Surfer” .

2. Iberostar “Antonio Banderas”

3. F.C Barcelona “Nos dejamos la piel”

4. Mahou “Paraiso”

5. Leche Celta “Celtunis”

6. EITB “Estas en casa”

7. El Corte Ingles “lavadora”

8. 11888 “Paco Leon”

9. Emilio Tucci

10. Guggenheim

Ikusi ditugun iragarkietako bat ikusgai:



Iragarki hauek ikusi ondoren, bertan agertzen diren elementuak aztertu ditugu, azterketa horren ondorioz atera ditugun ondorioak honakoak dira.

Iragarkiak emozionalak edo arrazionalak diren begiratu dugunean argi gailendu da emozionaltasuna, hau da, aztertu ditugun hamar spotetatik bakarra zen guztiz arrazionala 11888 “Paco Leon”, El Corte Ingles “lavadora” spota berriz arrazionala eta emozionala da eta beste guztiei dagokionez, denak emozionalak dira.

Bestalde, umorearen erabilera ere azpimarragarria dela esan dezakegu, ikusi ditugun hamar iragarkietatik zazpitan erabili bai dute umorea.garbi dago, gaur egun umorea erabiltzeko joera dagoela iragarkietan eta jendea erakartzeko baliabide egokia dela ikus dezakegu. Adibide bat jartzearren, zeinek ez ditu ezagutzen Mixtaren iragarkiak?

Musikari dagokionez, ikus daiteke iragarki guztietan erabili dutela, azken finean iragarkia hobetzen eta entretenigarriagoa egiten laguntzen du, horrez gain, kantu jakin baten ondorioz iragarki bat edo produktua bera gustatzea ere ez da gauza arraroa.

Amaitzeko, iragarkietan erabiltzen den ahotsari dagokionez, argi eta garbi ikusten da gizonezkoarena gailentzen dela, zortzi iragarkitan erabiltzen da ahotsa eta horietatik seietan gizonezkoarena da. Emakumearen ahotsari dagokionez, Guggenheim eta Leche Celta “Celtunis” bakarrik erabiltzen da. Hau ikusirik esan dezakegu klasean aipatutakoarekin bat datorrela, hau da, gizonezkoen ahotsa gehiago erabiltzen dela iragrkietan.